Azkoitia eta Aizpurutxo artean, GI-631 errepidean, lur jausia gertatu da, 11:20 aldera. Erori den lur zatiak errei bat osorik hartzen du, eta beste erreiaren zati bat ere bai. Hori dela eta, orain gutxi arte itxita egon da errepidea. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, une honetan txandaka ari dira ibilgailuei pasoa ematen (13:00).