Gaztananeako parke estalia kiskaldu egin da bart goizaldean. Suhiltzaileek UROLA KOSTAKO HITZAri adierazi diotenez, 03:00ak aldera jaso dute abisua, eta une horretan bertan gerturatu dira ezbeharraren lekura. Itxura guztien arabera, probokatutako sute bat dela nabarmendu dute, eta "kalte nabarmenak" eragin dituela parkean. Gainera, ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia; izan ere, azaldu dute duela hilabete leku berean beste sute baten abisua jaso zutela. Bideoko irudiak herritar batek bidalitakoak dira.
(Laster informazio gehiago).
Hona hemen bideoa: