Larunbatean beharrean, bihar egingo dute azoka Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko abenduaren 30a

Urtarrilaren 1a, larunbata, jaieguna izango da, eta egun bat lehenago egingo dute asteroko azoka.

Urtea amaitzen ari da, eta horrekin batera, urteko azken azoka eguna izango da aste honetan Azkoitian. Larunbatetan egin ohi da azoka Berdura Plazan, baina urtarrilaren 1a tokatzen denez eta jaieguna denez, egun bat aurreratu dute azoka eguna. Hori dela eta, bihar, abenduak 31, izango dira ekoizleen postuak Berdura Plazan, ohiko ordutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide