Ahoztar Zelaietak 'Residencias SA' liburua aurkeztuko du gaur Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko abenduaren 30a

19:00etan izango da aurkezpena, Elkargunean, eta edonork izango du joateko aukera.

San Jose egoitzako senide taldeak antolatuta, Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria liburua aurkeztuko du gaur, osteguna, Ahoztar Zelaieta kazetariak. 19:00etan izango da aurkezpena, Elkarguneko Herriko plaza aretoan, eta edonork izango du hara joateko aukera.

Egoitzen inguruko hainbat gai lantzen ditu Zelaietak bere liburuan; besteak beste, erresidentzien pribatizazioak eragindako kalteak azaltzen ditu, eta fikziozko pertsonaien bitartez egoitza bateko egunerokotasunera gidatzen du irakurlea. Gai horietaz arituko da gaurko solasaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide