Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitzak bidaltzeko zakuak jarri dituzte Azkoitian

Ane Olaizola 2021eko abenduaren 20a

Ostiralean, 10:30etik aurrera kalez kale ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi kamioi batetik herritarrak agurtzen, geldialdirik egin gabe. Udalak prest du ibilbidea.

Gero eta gutxiago falta da Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarako, eta udalak gaur, astelehena, jarri ditu haiei gutunak bidaltzeko zakuak. Ostiralera bitartean, honako hiru gune hauetan utzi ahal izango dituzte eskutitzak haurrek: Elkargunean, Aizkibel liburutegian eta udaletxean.

Hilaren 24an, berriz, Olentzero eta Mari Domingi herrian izango dira, eta kalez kale eta auzoz auzo ibiliko dira umeak agurtzeko. Iaz bezala, aurten ere ez dira parrokia aurrean egongo, "jende pilaketak saihesteko". Joan zen urtean bezala, kamioi txiki batean igaroko dira herritik. 10:30ean abiatuko dira, eta geldialdirik egin gabe, honako ibilbide hau egingo dute: Ipintza, Altzibar, Txalonerreka, Jausoro, Trenbidearen Zumardia, San Martin auzoa, Santa Klara, Floreaga, Auzmendi bidea, Trino Uria, Ibai ondo, Guardikale, Bizkargi, Julio Urkixo, Balda plaza, Kale Nagusia eta Aingeru kalea. 13:00ak inguruan amaituko dute ibilbidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide