Larunbatean kalean bildutako jostailuen banaketa egingo dute Azkoitian

Andoni Elduaien 2021eko abenduaren 16a

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek banatuko dituzte herriko plazan bildutako jostailuak.

Kalean bildutako jostailuen banaketa egingo dute etzi, larunbata, Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek. Babesgabetasun egoeran edo egoera zaurgarrian dauden umeei eta gaztetxoei banatuko dizkiete jostailuak Elkargunean. Abenduan zehar herriko plazan bildu zituzten herritarrek emandako jostailuak.

Haurren Eskubideen Nazioarteko egunaren bueltan antolatu zuten Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek kanpaina. Egoera onean eta osorik dauden jostailuak jaso dituzte, horiei berrerabilpena emateko. Larunbatean, 09:00etatik aurrera jaso ahal izango dira jostailuak Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide