Sendabelarrei eta ezkurrei buruzko ikastaroak antolatu dituzte Elosua auzoan

Andoni Elduaien 2021eko abenduaren 12a

Datorren larunbatean egingo dute sendabelarrei buruzko ikastaroa, eta igandean landuko dute ezkurren gaia. Gaizka Menak eta Asier Bastarrikak gidatuko dituzte saioak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Datorren asteburuan bi ikastaro eskainiko dituzte Elosua auzoan. Larunbatean, abenduak 18, sendabelarrak sukaldean nola prestatu behar diren azalduko du Gaizka Menak, eta igandean, abenduak 19, ezkurrei buruz hitz egingo du Asier Bastarrikak.

Sendabelarrei buruzko ikastaroa Elosuako abadetxean egingo dute larunbatean, 09:30etik 18:00etara bitartean. Gaizka Menak sendabelarrak sukaldean nola erabili eta prestatu behar diren azalduko du. Informazio gehiago nahi duenak 685 75 33 78 telefono zenbakira deitu beharko du. Halaber, telefono zenbaki horretara deitu beharko da tailerrean izena emateko.

Igandean, berriz, ezkurrak sukaldean nola landu eta nola erabili daitezkeen azalduko du Asier Bastarriakk Elosuako abadetxean; 10:00etan hasiko dute saioa. Proposamen praktikoak egingo ditu Bastarrikak, eta ezkur kafearekin eta jateko mokadutxoarekin dastaketa egingo dute. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira, eta tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, 688 92 00 86 telefono zenbakira deitu beharko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide