Amaitu dira Azaroaren 25aren harira Malen Etxeak Azkoitian eskainitako hiru tailerrak

Anartz Izagirre 2021eko abenduaren 6a

Guztira, hiru tailer antolatu zituen udalaren Azkoitiko Udalaren Berdintasun sailak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta atzo izan zen azken saioa, Elkargunean.

Azkoitiko Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, hiru tailer eskaini ditu Malen Etxeak Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta atzo, igandea, egin zuten azken saioa. Honako hiru tailerrak eskaini dituzte: Mindfulness. Sentitu eta bizi hemen eta orain, Aldaketei aurre egiten eta amets berriak eraikitzen eta Jabekuntzarako antzerkia deiturikoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide