Bertsotan aritu dira Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso Azkoitiko San Jose egoitzan

Anartz Izagirre 2021ko aza. 30a, 14:39

Adin Adin programaren barruan eskaini dute saioa bi bertsolariek, eta hainbat egoiliar izan dira saioan.

Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatzen duten Adin Adin programaren seigarren edizioa, eta iazko etenaren ostean, gaur, asteartea, bertso saioa izan da Azkoitiko San Jose egoitzan. Ohi bezala, belaunaldi desberdinetako eskualdeko bi bertsolari aritu dira kantuan, eta, aurten,  bigarren urtez jarraian, Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Sebastian Lizaso azpeitiarra izan dira bertsotan. Hainbat egoiliar izan dira saioa entzuten, eta giro ederra nagusitu da egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide