San Martingo irisgarritasuna hobetzeko azterlana aurkeztuko dute ostegunean Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko azaroaren 29a

19:00etan izango da aurkezpena Elkargunean, eta San Martingo nahiz Altamirako bizilagunei hara joateko deia egin diete.

Azkoitiko San Martin auzoko irisgarritasuna hobetzeko azterlana egin du LKS Aholkularitza enpresak, eta ostegunean, abenduak 2, azterlan horren berri emango dute publikoki, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Lanketaren arduradunek irisgarritasuna hobetzeko alternatibak zeintzuk diren azalduko dute, baita bakoitzaren abantailak zein desabantailak ere.

Udalak San Martingo auzotarrei aurkezpenera joateko deia egin diete, baita Altamirakoei ere; izan ere, erakundeak nabarmendu du landutako alternatiben artean hango auzotarrentzat "mesedegarria" izan daitekeen konponbidea dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide