Bertan behera utzi dute Azkoitiko dantzari txikien kalejira

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 23a

Antolatzaileek "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute igandeko kalejira bertan behera uzteko erabakia. 12:30etik 13:30era bitartean zeuden aurreikusita igandeko dantza saioak, baina, ez dituzte egingo aurten ere.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak jakinarazi duenaren arabera, bertan behera utzi dute igandean egin behar zuten dantzari txikien kalejira. "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute antolatzaileek eta parte hartzaileek ekitaldia ez egiteko erabakia.

Igandean, 10:00etan, Mendaroko, Azpeitiko eta Azkoitiko txistularien kalejira zegoen antolatuta, eta 12:00etan ziren elkartzekoak Bizkargi eskolako eta Xabier Munibe ikastolako Kandiolako dantzariak, Gaztanenea parkean. Ondoren, Balda plazan, Iriarte Margolariaren kalean eta eliz atarian dantza saioak egin behar zituzten ordu erdiro neska-mutilek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide