Azkoitiarrak, danborradarako prest eta gogotsu

Maialen Etxaniz eta Anartz Izagirre 2021eko azaroaren 19a

Aurten ez du hutsik egingo Azkoitiko danborradak, eta bihar danbor hotsez beteko dira herriko kaleak. COVID-19aren hedapenak azken unera arte zalantzak sortu dituen arren, festarekin aurrera egitea erabaki du Azkoitiko Udaleko bozeramaileen batzordeak. Hori bai, parte-hartzaileek hainbat neurri bete beharko dituzte. Danborjoleek herenegun egin zuten azkenaurreko entsegua, eta egun handirako gogoz daude.

Yolanda Larrañagak urteak daramatza helduen danborrada zuzentzen. Joxean Mendizabalek, aldiz, lehen aldia izango du aurtengoa, ofizialki bai behintzat, aurrez ordezko gisa atera baitzen. Biak ala biak danbor festarako irrikaz daude, baita azkenaurreko entsegura animatutako gainerako danborjoleak ere. Larrañagak nahiz Mendizabalek festetan "arduraz jokatzeko eta gozatzeko" deia egin diete herritarrei. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide