Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea gaur goizean zabaltzea aurreikusi dute

Ane Olaizola 2021eko azaroaren 19a

Atzotik itxita dago GI-631 errepidea, hura konpontzeko lanen eraginez harri handiak erori zirelako bide gainera. Garbitze lanak amaitutakoan zabalduko dute.

Atzo eguerdiaz geroztik itxita dago Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea, hango lanak tarteko. Udalak adierazi duenez, atzo hainbat leherketa egin dizutzten gunea "oso bertikala" zen, eta harri handiak erori ziren errepidera. Hori dela eta, bidea garbitzen ari dira atzoz geroztik, eta lan horiek amaitutakoan zabalduko dute errepidea; udalak aurreikusi du goizean zehar zabalduko dutela.

GI-631 errepidean egiten ari diren lanen eraginez, errepidea mozten dute aldiro, leherketak egin behar dituztelako han. Hain zuzen ere, leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa whatsapez jaso nahi izanez gero, 672 69 05 64 telefono zenbakira idatz daiteke, taldera atxikitzeko eskatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide