Mikel Urdangarinen abestiekin gozatu dute herritarrek Azkoitian

Ane Olaizola 2021eko urriaren 24a

'Izurdeen lekua' diskoa aurkeztu zuen musikari zornotzarrak, eta beste hainbat abesti ezagun zuzenean entzuteko aukera ere izan zuen publikoak.

Mikel Urdangarin musikari zornotzarrak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbata, Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta Izurdeen lekua azken diskoa aurkeztu zuen han elkartutako dozenaka ikus-entzuleen artean. Ama zenari eskainitako diskoa da Izurdeen lekua, eta hango abestiak taularatzeaz gain, aurreko diskoetako beste hainbat kantarekin osatu zuen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide