Gipuzkoako txinga eroate txapelketa irabazi du Goenatxo III.a azkoitiarrak

Andoni Elduaien 2021eko urriaren 17a

Herri kirolari azkoitiarra izan zen onena txingekin; Aimar Galarraga oriotarra, aldiz, hirugarren sailkatu zen. Asteasun (Gipuzkoa) jokatu zituzten atzo, larunbata, Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan.

Jon Unanue Goenatxo III.ak Gipuzkoako txinga eroate txapelketa irabazi zuen atzo, larunbata, Asteasuko (Gipuzkoa) Usarrabi pilotalekuan. Gizonezkoen maiako Gipuzkoako orga txapelketa eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen txinga eroate txapelketak jokatu zituzten Asteasun. 

50 kiloko txinga eroate txapelketa jokatu zuten, eta irabazleak hamabi plaza, zinta bat eta 0,90 metro egin zituen, txapeldunorde gelditu zen Jabier Urrestik baino zinta bat eta 0,90 metro gehiago, hain zuzen. Aimar Galarraga oriotarra hirugarren sailkatu zen, lau plaza eginda. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide