Zenbait orduz itxita egongo da Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria bihartik ostiralera bitartean

Andoni Elduaien 2021eko urriaren 4a

07:00etatik 15:00etara bitartean egongo da itxita zenbait gunetan Zumarragara bideko bidegorria.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenaren arabera, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da bihartik ostiralera bitartean. Erakundeak azaldu du bidegorria zaintzeko eta mantentzeko lanak egingo dituztela lau egun horietan bidegorriko zenbait gunetan, 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide