Gaur emango diote azken agurra Landakandari

Julene Frantzesena 2021eko irailaren 27a

Gaur izango da pandero jotzailearen aldeko hileta-elizkizuna, parrokian. Landakanda herenegun hil zen, 88 urte zituela, eta albistea zabaldu bezain pronto hasita, asko izan dira hari maitasun eta oroimen mezuak idatzi dizkiotenak. Horietako asko Twitterren idatzi dituzte. 

Gaur emango diote azken agurra zapatuan hil zen Ramon Zubizarreta Landakandari. 19:00etan izango da hileta-elizkizuna Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, eta trikiti doinuz agurtuko dute pandero jotzailea.

Landakanda herenegun hil zen, 88 urte zituela, eta albistea zabaldu bezain pronto hasita, asko izan dira hari maitasun eta oroimen mezuak idatzi dizkiotenak. Horietako asko Twitterren idatzi dituzte, hala nola Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Fokuk, Bingen Zupiria sailburuak eta Azkoitiko Udalak. Maxixatzen.eus-ek hona ekarri ditu txio horietako batzuk:

Iratargi berriek ‘Landakanda’ ta bere alegria gogoan izan dute; ederra omenaldia neskak! #neomak pic.twitter.com/4A4V8lCZ43

— Mai Arregi (@marregi) September 26, 2021

Ramon Zubizarreta "Landakanda" (1932-2021)
Mila esker bihotzez Landakanda eman diguzun guztiagatik ????https://t.co/dZq3uJlkqL

— Trikitixa Elkartea (@trikitielkartea) September 26, 2021

????Trikitilari, trikitilari, doinu pandero eta hitza trikitilari pasa dugu bizitza. Trikitilari, trikitilari ekin genion gaztetan...????

Ramon, "Landakanda", zauden lekuan zaudela segi plazak alaitzen zure panderoarekin. #Trikitixa #Kultura #EuskalHerria pic.twitter.com/v2gJuhnGPJ

— FOKU (@Foku_eus) September 25, 2021

Goian bego! Gaztetan, plazarik plaza hasi ginenean, guretzat eredu izan zen. Bere seriotasunean gizon alaia zen, panderista bikaina eta umorea jartzen zuen noiznahi eta beti. Ramon Zubizarreta 'Landakanda' panderojolea hil da, 88 urterekin https://t.co/qTTp4bdcs5

— Bingen Zupiria (@ZupiriaB) September 25, 2021

Gaur emango diogu azken agurra Landakandari. Zerurik bada, erromeria izango da gaur han goian. Zain izango du Laja. Heriotzak negarrez utzi du trikiti mundua eta Azkoitiko herria, baina panderoaren erregea gogoan izango dugu alaitu gaituen une guztiengatik. Goian bego, pic.twitter.com/ctzEA3MMFr

— Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala) September 27, 2021

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide