Jan Vermeire organo-jotzaileak kontzertua eskaini du Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 6a

Atzo, osteguna, eskaini zuen kontzertua musikari belgikarrak Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, eta hainbat herritar joan ziren emanaldia entzutera.

Hasi da dagoeneko Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, eta organo zikloaren barruko kontzertua izan zen atzo, osteguna, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Jan Vermeire musikari belgikarrak hainbat konpositoreren obrak jo zituen emanaldian; besteak beste, Franck, Saint-Saëns, Velier eta Goemanne musikarienak. Hainbat herritar joan ziren Vermaireren kontzertua entzutera, eta gozatu ederra hartu zuten haren musikarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide