Urtebeteko etenaren ostean, azaroaren 20an jokatuko da Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa

Andoni Elduaien 2021eko abuztuaren 2a

Osasun krisia tarteko, bertan behera gelditu zen iaz kirol proba. Hamar kilometroko lasterketa izango da, eta herriko kaleetan barrena jokatuko da. Aurrerago irekiko dute izen ematea.

Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton taldeak jakinarazi duenez, aurtengo azaroaren 20an jokatuko da Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa. Korrikako proba egun horretako 16:30ean abiatuko da, oraindik zehaztu ez duten lekutik. Azken probetan bezala, hamar kilometroko lasterketa izango da. Lasterketaren data hurbildu ahala zabalduko dute izena emateko epea, eta orduan jakinaraziko dute probaren inguruko informazio guztia.

XVI. Herri Lasterketa iazko azaroaren 28an ziren egitekoak, baina antolatzaileek proba bertan behera uztea erabaki zuten orduko osasun egoeragatik. Antolatzaileek, baina, aurtengo urteko lasterketarako prestatzen hasteko eskatu zieten orduan herritarrei; "gogoratzekoa izango da", gaineratu zuten.

Azken herri lasterketa Iker Ortiz de Zaratek eta Nerea Etxeberriak irabazi zuten; 160 lagun inguruk parte hartu zuten azken edizioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide