Auto klasikoetan txangoa egiteko aukera izan dute adinekoek Azkoitian

Julene Frantzesena 2021eko uztailaren 18a

Goiz pasa bereziaz gozatzeko aukera izan dute gaur, igandea, hainbat adineko azkoitiarrek. Izan ere, auto klasikoetan irteera egin ahal izan dute hainbat lagunek.

Goiz pasa bereziaz gozatzeko aukera izan dute gaur, igandea, hainbat adineko azkoitiarrek. Izan ere, auto klasikoetan irteera egin dute hainbat lagunek, Axiri Classic taldeak eta Azkoitiko ibilgailu klasikoen elkarteak Azkoitiko Udalarekin elkarlanean antolatuta. Azkoititik Zumaiara joan dira horiek, eta hango kanpinean mokadutxoa eginda, eguerdi parterako itzuli dira Azkoitira.

10:30 alderako pare bat dozenatik gora auto eta gidari elkartu dira Plaza Berrian, eta herritarren ikusmina piztu dute horiek. Ondoren, antolatzaileetako batzuk San Jose egoitzara joan dira egoiliarren bila autoz. Gainera, adineko hainbat herritar ere animatu dira autoak probatzera. Auto klasikoetan ibiltzeko adinik ez dagoela argi geratu da gaurkoan.

Hona hemen, goizeko autoen irteeraren bideoa:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide