Xabier Munibe Ikastolaren jolastokiko karpa apurtu dutela salatu du Azkoitiko Udalak

Ihintza Elustondo 2021eko ekainaren 8a

Erakundeak azaldu duenez, karparen olana apurtu dute asteburuan. "Mesedez, zaindu ditzagun guztionak diren espazioak eta baliabideak", adierazi du.

Azkoitiko Udalak salatu duenez, Xabier Munibe Ikastolako jolastokian dagoen karparen olana apurtu dute asteburuan. Gertaera gaitzetsi eta halakorik berriro ez egiteko eskatu du erakundeak. "Mesedez, zaindu ditzagun guztionak diren espazioak eta baliabideak", adierazi du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide