Joseba Beristain musikari azkoitiarrak Quirino sarietako bat jaso du

Nerea Uranga 2021eko maiatzaren 30a

Animazio iberoamerikarreko soinu eta jatorrizko musika onenaren saria jaso du musika konposatzaile azkoitiarrak, 'Loop' animaziozko film laburrarekin.

Atzo, larunbata, banatu zituzten Quirino sariak Tenerifeko La Laguna hirian (Kanariar uharteak, Espainia), eta Joseba Beristain musika konposatzaile azkoitiarak animazio iberoamerikarreko soinu eta jatorrizko musika onenaren saria eskuratu Loop film laburrerako egindako lanarekin.

"Oso gustura" azaldu zen Beristain saria jaso ondoren, hala adierazi zion Maxixatzeni: "Hiru hautagaien artean geunden eta irabazteko aukera hortxe zegoen. Orain, saria jasota oso pozik gaude eta filma egin dugun taldeko kideok La Lagunan bertan ospatzen ari gara".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide