Giro ederrarekin egin dute Azkoitian Ttipi ttapa egitasmoaren azken ibilaldia

Erlo Telebista 2021eko maiatzaren 27a

Gaur egin dute Azkoitian Ttipi ttapa egitasmoaren hirugarren eta azken ibilaldia. Azkoitiko Udalak, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Azkoitia Lagunkoiak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak sustatutako egitasmoa da Ttipi ttapa, eta horren helburua da adineko pertsonen artean ohitura osasungarriak sustatzea eta sozializazioan laguntzea. Orain artekoa proba pilotua izan da, baina izan duen harrera ikusita, ziurrenik irailean martxan jarriko dute berriro. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide