Iraetako baratze parkeko ortuak erabiltzeko deialdia, zabalik

Maialen Etxaniz 2021eko maiatzaren 11

Baratze parkeko ortuak erabili nahi dituztenek maiatzaren 12tik 21era egin dezakete eskaera. Argitaratu dituzte baldintzak eta eskaera orriak.

Zestoako Udalak Iraetako baratze parkeko ortuak erabiltzeko deialdia ireki du, eta zabalik izango da maiatzaren 21era bitartean. Horrenbestez, baratze parkeko ortuak erabili nahi dituzten herritarrek edo erabiltzaileek maiatzaren 12tik 21era egin beharko dute eskaera. Baratzeak erabiltzeko baldintzak eta eskaera orriak eskuragarri daude Zestoako Udalaren webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide