680 kiloko lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldi jokatu dute gaur, larunbata, Azkoitiko Oteiza frontoietako belardian. Sei sokatira talde aritu dira nor baino nor gehiago herrian; hain zuzen ere, Mutriku, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeko A, B eta C taldeak.
Gaur Azkoitian talde guztiek elkarren aurka neurtu dituzte indarrak sokarekin. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta hiru jardunalditan puntu gehien batzen dituen taldeak lortuko du 680 kiloko modalitatean txapela janztea.