2019ko Lur gaineko Euskadiko sokatira txapelketako irudi bat. (Maxixatzen)
Hasi da dagoeneko Lur gaineko Euskal Herriko sokatira txapelketa, eta bigarren jardunaldia Azkoitian jokatuko dute zapatuan, hilak 8, 17:00etan hasita. 680 kiloko modalitateko norgehiagoka izango da Azkoitian jokatuko dena, eta bost talde arituko dira lehian Oteiza frontoietako belardietan. Honako hauek dira txapelketan parte hartuko duten taldeak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.