Anariren kontzertua izango da maiatzaren 29an Azkoitian

Andoni Elduaien 2021eko maiatzaren 4a

Baztartxo antzokian eskainiko du kontzertua azkoitiarrak, eta emanaldirako sarrerak maiatzaren 20an jarriko dituzte salgai Entradium plataforman eta Azkoitiko Udalaren agendan.

Anari. (Gorka Beunza)

Anari abeslariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 29an, larunbata, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Azkoitiko Udalak antolatutako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, kontzerturako sarrerak maiatzaren 20an, osteguna, jarriko dituzte salgai Entradium plataformaren bitartez. Era berean, udalaren agendan jarriko duten loturatik ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 12 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide