Espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzordua izango da larunbatean Azkoitian

Andoni Elduaien 2021eko apirilaren 13a

Peio Ospital, Luzia Albero eta Unai Oñederra izango dira larunbatean, parrokian. Elizan bertan zein parrokiaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango da solasaldia.

Peio Ospital izango da saioan parte hartuko duen hizlarietako bat.

Datorren larunbaterako, apirilak 17, espiritualtasunaren inguruko saioen bigarren hitzaldia antolatu du Azkoitiko Parrokiak. Peio Ospital abeslaria, Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista elkartuko dira parrokian, 10:15ean. Hitzaldiak ordu eta erdi irautea aurreikusi dute parrokiako kideek.

Espiritualtasuna nola bizi duten eta etorkizuneko kristautasuna nola irudikatzen duten azalduko dute hiru hizlariek Azkoitian. Hitzaldia jarraitzera parrokiara joan ahal izango dute herritarrek, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide