'Irabazi' antzezlanaren Azkoitiko emanaldia maiatzaren 15era atzeratu dute

Anartz Izagirre 2021eko apirilaren 12a

Azkoitiko Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, "agenda arazoak tarteko" atzeratu behar izan dute Jon Plazaolaren emanaldia. Urretxuarrak apirilaren 24an eskaini behar zuen antzezlana.

Jon Plazola 'Irabazi' antzezlanaren emanaldiko une batean. (Azkoitiko Udala)

Maiatzaren 15era atzeratu dute apirilaren 24rako programatuta zegoen Jon Plazaolaren Irabazi antzezlanaren Azkoitiko emanaldia. Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, "agenda arazoak tarteko" aldatu behar izan dute emanaldiaren data. Lehengo ordu eta leku berean izango da antzezlana: 19:00etan, Baztartxo antzokian.

Urretxuko (Gipuzkoa) aktoreak irabaztearen eta parte hartzearen inguruko gogoeta egiten du antzezlanean. Plazaola inoiz ezer irabazi ez duen Felixen paperean murgilduko da, baina antzokian sari bat jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide