Asistentzia lanez eta emakume langileen zapalkuntzez aritu da Itaia Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko martxoaren 7a

Hainbat herritar joan da Elkargunera Itaiak eman duen hitzaldia entzutera. Martxoaren 8aren bueltako egitarauaren barruan antolatu dute gaurko saioa.

Itaiaren Azkoitiko hitzaldiko irudi bat. (Anartz Izagirre)

Itaiako kideak asistentzia lanez eta emakume langileen zapalkuntzez aritu dira hizketan, gaur, igandea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izan den hitzaldian. Martxoaren 8aren bueltan antolatu duten egitarauaren barruko saioa izan da, eta hainbat herritar joan da hitzaldia entzutera.

Beste hainbat konturen artean, emakumeak lan mundura sartzean azaleratu ziren hainbat auzi eta gatazka izan dituzte hizpide solasaldian. Asistentzia lanen inguruan sakondu dute, eta horiek emakume langileen bizimoduan nola eragiten duten ere azaldu dute. Hainbat adibide jarri dituzte Itaiako kideek, baita Urola Erdiko hainbat datu mahagaineratu ere.

Itaiakoak gai berberaz aritu ziren atzo, larunbata, Azpeitian eta Zestoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide