Zuzendaritza talde berria du Anaitasuna Mendi Bazkunak

Julene Frantzesena 2021eko martxoaren 1a

Joan zen asteazkeneko batzarrean berritu zuten mendi elkartearen zuzendaritza taldea. Alaitz Oruesagastik, Leire Garatek, Igotz Epeldek eta Ander Puertasek hartu dute hamar urtez bazkuna gidatu duen taldearen lekukoa.

Anaitasun Mendi Bazkunak zuzendaritza batzordea aldatzeko batzarra egin zuen joan zen asteazkenean. Hamar urtez elkartearen gidaritza izan duen taldeak kargua utzi du, eta lau kide berrik osatuko dute aurrerantzean zuzendaritza. Hain zuzen ere, Alaitz Oruesagasti, Leire Garate, Igotz Epelde eta Ander Puertas dira batzorde berrituko kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide