Aittola inguruko bazterrak, 'Urrutira joan gabe' ataleko lehen bisita

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 25a

Gorka Peñagarikano kazetariaren eskutik, GUKA magazinean aukera izango dugu aurrerantzean eskualdeko txoko eta bazter desberdinak ezagutzeko. Lehenengo geldialdia Azkoitiko Madariaga auzoko Aittolan egin du kazetariak.

GUKA magazineko Urrutira joan gabe atalean, Gorka Peñagarikano kazetariak eskualdeko hainbat txoko eta bazter bisitatuko ditu, eta horietan lehenengoa izango da Azkoitiko Madariaga auzoko Aittola. Aittola Zar jatetxeko Joxe Izagirre arduradunarekin izan da Peñagarikano, eta edozeinek egin dezakeen plana prestatu dute biek. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide