Bi ibilgailuren arteko istripua izan da goizaldean Azkaraten

Anartz Izagirre 2021eko otsailaren 18a

GI-2634 errepidean, Azkoitia eta Elgoibar artean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera istripuan ez da zauriturik egon, baina erreietako bat itxitako dago uneotan.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur, 07:50 inguruan, GI-2634 errepidean, Azkaraten. Ertzaintzak adierazi duenez, auto batek eta furgoneta batek elkarren aurka jo dute, baina istripuan ez da zauriturik izan. Une honetan Azkoitiko noranzkoko erreia itxita dago, eta Ertzaintza errepidea garbitzen ari da oraindik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide