Moto gidari bat hil da istripuz, Azkarate gainean

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 15a

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50 aldean, errepidetik atera da Azkoitirako norantzan zihoan moto gidaria, eta zaurien ondorioz hil egin da.

Moto gidari bat hil da gaur, astelehena, Azkarate gainean izandako istripuan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50 aldean, errepidetik atera da Azkoitirako norantzan zihoan moto gidaria, eta zaurien ondorioz hil egin da. Elgoibarko lurretan izan da istripua, GI-2634 errepideko 38. kilometroan, eta errepidea itxita dag Azkoitiko norantzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide