Auto batek istripua izan du Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidean

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 14a

Ertzaintzak Hitzari azaldu dionez, auto bat irauli egin da 18:00 aldean, eta gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute zaurituta.

Auto batek istripua izan du gaur, igandea, 18:00 aldean, Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, auto bat irauli egin da, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ezbeharraren lekura. Autoaren gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, zaurituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide