Erregetako Loteriaren hirugarren sariaren zati bat egokitu da Azkoitian

Anartz Izagirre 2021eko urtarrilaren 6a

5.587 zenbakia izan da hirugarren saria, eta horietako txartel bat Azkoitian saldu zen, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan.

[caption id="attachment_413217" align="aligncenter" width="610"] Erregetako Loteriaren zozketaren irudi bat. (EITB)[/caption]

Erregetako Loteriaren zozketa egin dute gaur, Errege egunez, eta 250.000 euroko hirugarren sariaren zati bat —5.587 zenbakia—, Azkoitian saldu zen. Hain zuzen ere, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan zenbaki hori zuen txartel bat saldu zuten, eta 25.020 euro jasoko ditu txartelaren jabeak. Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere saldu dituzte zenbaki bereko txartelak; besteak beste, Derion, Ermuan, Lasarte-Orian, Donostian eta Hondarribian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide