Urtea amaitzeko, presoen eskubideak aldarrikatu dituzte hainbat azkoitiarrek

Ihintza Elustondo 2020ko abenduaren 31

Azkoitiko Sarek deituta, manifestazioa egin dute hainbat herritarrek Urtezahar egunez. 'Bidea gara. Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako' lelopean elkartu dira.

Azkoitiko Sarek deituta, presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute arratsaldean. 18:00etan plazatik abiatu dira, eta herrian barrean ibili da hainbat herritar, Bidea gara. Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako leloa lau haizetara zabaltzen. Urrun direnak gogoan amaitu nahi izan dute urtea hainbat azkoitiarrek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide