Anaitasunak ezin izan du Getafe menderatu Errege Kopako kanporaketan

Aitziber Arzallus eta Urtzi Oteiza 2020ko abenduaren 18a

Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzo, osteguna, Txerloian jokatutako partidako irudiak.

Anaitasunak ezin izan zuen Madrilgo Getafe taldea mendean hartu atzo, osteguna, Errege Kopako kanporaketan. Hala eta guztiz ere, gorrixek fin ibili ziren Txerloian, eta azken unera arte azkoitiarrek ez zuten amorerik eman zelaian. Erlo Telebistak bideo batean bildu ditu partidako zenbait une garrantzitsu, baita Unai Aranbarriri zein Axier Ugarteri egindako elkarrizketak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide