Errege Kopako kanporaketa dela eta, aparkalekuak murriztuko dituzte Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 16a

Txerloia futbol zelaiaren inguruko aparkalekuak murriztu egingo dira, baina San Juan futbol zelaiaren inguruko aparkalekuak erabili ahal izango dira.

Txerloiaren inguruan mugatuko dituzten aparkalekuak, gorriz markatuta. (Azkoitiko Udala)

Egun bat besterik ez da falta Anaitasunak eta Getafek elkarren aurka jokatuko duten Espainiako Errege Kopako kanporaketarako, eta hainbat aldaketa izango dira Txerloia inguruetan. Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, Txerloiaren inguruko aparkalekuak mugatu egingo dituzte, baina adierazi dute San Juan futbol zelaiaren inguruan aparkatu ahal izango direla ibilgailuak.

Argazkian ikus daiteke futbol zelaiaren inguruko zein gunetan izango diren aparkaleku murrizketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide