Kattuin errekara gurpil zaharrak bota dituztela salatu du Azkoitiko Udalak

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 1a

Udal brigadako langileek 36 gurpil zahar jaso dituzte Kattuin errekatik. Azkoitiko Udalak arau-hauste larritzat jo du gertatutakoa.

Kattuin errekara botatako gurpilak. (Azkoitiko Udala)

Rally lasterketetan erabiltzen diren 36 gurpil zahar aurkitu ditu udal brigadak Kattuin errekan, Azkarateko zubiaren azpian, eta Azkoitiko Udalak gogor salatu du gertatutakoa. Erakundeak arau-hauste larritzat jo du ekintza hori, eta gogorarazi du, Ingurugiroa Babesteko 3/98 Lege Orokorraren arabera, 300 eurotik 24.000 euro arteko isunak jar ditzaketela hondakinak halako lekuetan uzteagatik. Horrez gain, Aizpurutxon zaborra bota duten beste gune bat ere atzeman du udaltzaingoak.

Bestalde, udalak azaldu du abandonatutako txakurkume bat jaso zuela udaltzaingoak joan den astean Zabalotegi baserriaren ondoan. Erakundeak dio halako ekintzak ere arau-hauste larriak direla eta 15.000 euro arteko isuna ezar diezaioketela egileei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide