EusKdivarius Kameratak kontzertua eskaini du Azkoitiko parrokian

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 30a

Alemaniako konposatzailea jaio zela 250. urte bete dira aurten, eta hura izan zuten gogoan atzo, igandea, Azkoitian. EusKdivarius Kameratak Beethovenen bederatzi sinfoniak jo zituen kontzertuan.

Musikari handia izan zen Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770), eta EusKdivarius Kameratak hainbat kontzertu eman ditu azken hilabteetan bere jaiotzaren 250. urtemuga ospatzeko. Atzo, igandea, EusKdivariusen azken bigarren kontzertua izan zen; Arrasaten (Gipuzkoa) hasi zuten bira, eta abenduaren 15ean Donostian amaituko dute.

Emanaldiaren hasieran Beethovenek 8. sinfonia konposatu zuen uneko testuinguru historikoa azaldu zuten, eta ikus-entzuleei hainbat azalpen eman zizkieten orduko bitxikerien inguruan. Horren ostean, berriz, Arkaitz Mendoza zuzendariak gidatuta, alemaniarrak konposatutako bederatzi sinfoniak jo zituen Kameratak entzuleen gozamenerako.

Hona hemen atzoko kontzertuko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide