Udane Juaristi artista azkoitiarrak XX. Durango Uria pintura lehiaketa irabazi du. Essaouira lanarekin irabazi du Juaristik lehiaketa. Bigarren sailkatu da Carlos Espigaren Sin techo lana eta hirugarren Julio Gomez Menaren El gótico lana. Guztira 60 artistak parte hartu dute lehiaketan, formatu eta estilo oso anitzekoak. Abenduaren 20ra bitartean Durangoko Ezkurdi erakustokian egongo dira ikusgai artelan guztiak.
Garazi Arrizabalagak Durangoko Arte eta Historia Museoko koordinatzaileak, Jose Etxeberria akuarelistak, Jose Mari Urkizu arte zaharberritzailea eta aditua eta Monica Barron artista eta arteko irakasleak osatu dute aurten lehiaketako epaimahaia. Aurten, ordea, ez dute ohi bezala egin sari banaketa ekitaldia, egungo osasun egoeragatik.
