Errealitate birtualaren saioa egingo dute Azkoitiko Elkargunean, abenduaren 4an

Andoni Elduaien 2020ko azaroaren 10a

10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu du saioa Azkoitiko Teknoguneak eta udaleko Gazteria sailak.

Abenduaren 4an errealitate birtualaren saioa egingo dute, Elkargunean. Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Azkoitiko Teknoguneak elkarrekin antolatuta, 17:30ean egingo dute tailerra. 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioa izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Saioan parte hartu ahal izateko, ordea, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Azaroaren 20a baino lehen gazteria zerbitzuaren bulegoan eman beharko da izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plazak mugatuak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide