Dozenaka azkoitiar bildu da plazan, Txikito presoari babesa adierazteko

Olaia Juaristi 2020ko urriaren 22a

Kontzentraziora bertaratu direnek preso lezamarraren aldeko enkartelada egin dute, Azkoitiko plazan.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, gaur, osteguna, elkarretaratzea egin dute Azkoitiko plazan Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito preso lezamarrari babesa adierazteko. Txikito independentzia eta sozialismoa gu ere bai lemapean, hainbat herritar bertaratu da kontzentraziora, eta enkartelada egin dute irailaren 9tik gose eta greba mugagabean dagoen presoagatik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide