Azkoitiko Udalak zuhaitzak inausi ditu Plazaberrin

Anartz Izagirre 2020ko urriaren 21a

Datozen asteetan herriko beste hainbat tokitan arituko dira brigadako langileak inausketa lanetan.

Plazaberriko inausketa lanak. (Azkoitiko Udala)

Udazkenero bezala, Azkoitiko Udaleko brigadako langileek inausketa lanei ekin diete, eta gaur, asteazkena, Plazaberrin aritu dira. Udalaren arabera lan horiek beharrezkoak dira landareen bizitza luzatzeko nahiz bananondoek berriro ere hostoa indartsu eman dezaten lortzeko. Datozen asteetan herriko beste hainbat gunetan inausiko dituzte zuhaitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide