Azkoitiko Intsausti jauregira bisita gidatua egin dute

Andoni Elduaien 2020ko ira. 26a, 13:44

Azkoitiko Intsausti jauregia barrutik ezagutzeko parada izan dute gaur eguerdian udalak antolatutako bisita gidatuan parte hartu duten herritarrek.

Hainbat lagunek bisita gidatua egin dute gaur, larunbata, Azkoitiko Intsausti jauregira. 12:00etan hasi dute bisita Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, eta parte hartu duten herritarrek Intsausti jauregiaren eta Azkoitiko Zalduntxoen historia ezagutzeko aukera izan dute. Udalak uda sasoirako antolatutako Azkoitia Ezagutuz bisita gidatuetan azkena izan da Intsaustin egin dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide