Azkoitia Lagunkoiak ikasturte berriko lehen bilera egin du

Olaia Juaristi 2020ko irailaren 24a

Martxan da berriro Azkoitia Lagunkoia ekimena, eta atzo, asteazkena, bildu ziren dozena erdi lagun, osasun krisiaren ondorengo lehen bilera egiteko. 

Azkoitia Lagunkoiak bere lehen bilera egin du, COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean. Atzo, asteazkena, bildu ziren Elkargunean dozena erdi inguru herritar, eta, bertan, datozen hilabeteetako lan plangintza osatzen hasi ziren.

Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena, haien zahartze aktiboa sustatuz— egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide