Azkoitia Lagunkoiak etzi hasiko du ikasturte berria

Anartz Izagirre 2020ko irailaren 21a

18:00etan izango da bilera, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bertan.

Azkoitia Lagunkoiaren iazko bilera bat. (Azkoitiko Udala)

Azkoitia Lagunkoia martxan da berriro, eta asteazkenean egingo du ikasturte berriko lehen bilera. 18:00etan bilduko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, eta herritar guztiak joan ahal izango dira bertara. 

Azkoitiko Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena—egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide