Pertsona bat zauritu da gaur, ostirala, Azkoitiko Txerloia auzoko bihurgunean –GI-631 errepidean– bi autok izan duten istripuan. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari azaldutakoaren arabera, 15:20 inguruan gertatu da ezbeharra; bi ibilgailuek elkarren aurka egin dute talka.
Larrialdi Zerbitzuak, Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren lekura. Istripuan zauritu den pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dute. Trafikoan eragina izan du istripuak, errei bat itxi egin behar izan baitute; pasoa txandaka eman dute bi norabideetan une batez.