Udako oporraldiaren ostean, zabalik da berriro Azkoitiko Aizkibel liburutegia, eta gaurtik aurrera, ohiko ordutegia berreskuratuko du. Hori hala, astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango dira zabalik hango ateak. Larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:00era artean eskainiko dute zerbitzua.